Oinati: Jakin Arantzazu, 1975. — 164 p.
Мендисабаль Ласкано (Асурменди Хоше). Трактат о животной природе человека (на баск. яз.)
"Gizona Abere hutsa da" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da. Antropologia eta etologia kontutan hartuz gizakiaren ikuspegi materialista eta antitraszendentea lantzen da Konrad Lorenz etologoaren ekarpenen argitan. Joxe Azurmendiren pentsamenduan oinarrizko kategorietako bat da gizaberearena.
Azurmendiren hitzetan erreakzio gisa idatzi zuen psikologia konduktistaren aurka, katolizismo tradizonalaren aurka eta garai hartan gizaki berria amesten zuen marxismo ortodoxo eta pedagogia eraldatzailearen aurka. Azurmendik ohartaziko du ezertan hasi aurretik ezin dela gizakiaren animaltasuna ahaztu.
Liburuari, erreakzioa sortuko zuelakoan eta argitaratzeko zailtasunak izango zituelakoan, hitzaurre berezia jarri zitzaion. Hitzaurre horrek liburuan lantzen den tesiaren aurkakoa aurkezten du. Era berean Azurmendik, bere hirugarren eta laugarren abizenak erabiliz, Lazkano Mendizabal sinatu zuen liburua.